XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gudariei omenaldia eskeiniko zaie Albertian.

Datorren igandean, urtero egiten den legez, Albertiako gailurrean Atzo eta gaurko gudarien aldeko omenaldia burutuko da.

Bertan, eta lore sortaren eskaintza monolito aurrean egin ondoren, Angel Bengoetxeak, 36ko gerrako gudaria, eta Sebero Ormazak, Eusko Abertzale Ekintzako burua, ospakizun honetaz hitz egingo dute.

Eguerdiko ordu bata t`erdietan, beheko lantzinetan, ekintza politikoa gauzatuko da.

Sebe Ormazak, Txema Monterok, Herri Batasunako Europar Lege Biltzarrerako diputatua, Josu Iraetak, indar abertzalearen partaidea, eta Kepa Bereziartuak, Eusko Abertzale Ekintzako kidea, parte hartuko dutelarik.

Ostean, herri bazkaria.

Arratsaldean, bertsolari eta txalaparta saioen ondoren erromeria hasiko da.

Gure aberriaren alde borrukatu diren eta aritu direnen omenez, gartzelaratu, herbesteratu edo gordeta bizi direnen omenez burutuko dugu datorren igandean Albertiako ospakizuna adierazten du Kepa Bereziartuak, Eusko Abertzale Ekintzako kidea, urtero Albertiako mendian burutzen den omenaldiaren helburua azaltzerakoan.

Duela urte batzu arte 36.eko gerrako gudarien alde egiten bazen ere 1.987.etik aurrera gudari guztiak omentzen dira.

Ez bakarrik ordukoak baita gaurkoak ere.

Gaur egun burrukan dihardutenek, gartzelaratuek, esiliatuek eta gordeta bizi direnek gure omenaldia jasoko dute.

Euskal Herriaren aldeko burruka honetan ez gara errenditzen, ezta damutzen ere.

Ekintza politikoa Albertiako gailurrean gudarien alde eraiki zen monolito aurrean egingo den lore eskaintzak hasiera emango dio ospakizunari.

Ondoren, Sebe Ormazak eta Angel Bengoetxea gudariak hitz egingo dute.

Eguerdiko ordu bata t`erdietan, ekintza, politikoa burutuko da beheko zelaietan.

Bertan, EAEko buruak, Txema Monterok, Josu Iraetak eta Kepa Bereziartuak parte hartuko dute.

Igandean burutuko den omenaldi hau 36tik Albertian burutu diren ospakizun zerrenda luzearen azken ekintza da.

Albertian burutu zen euskal Armadak burrukatu zuen ofentsiba haundi bakarra, gogoratzen du Kepa Bereziartuak.

Bertan, gehitzen du, 300 gudari erori ziren.

Etsaiak izan zituen hildakoen artean milaka kontatu ziren.

Enfrentamendu gogorrenetarikoa eman zen Albertian.

Gerra amaitu eta hurrengo urtean klandestitinate osoan burutu zen lehen omenaldia.

Harrez geroztik Albertiako zita hutsik egin gabe bete da.

Orain dela hamarren bat urte publikoki eta masiboki ospatzen hasi zen.

Alderdia aberriaren menpe Urte hauetan zehar Albertiako omenaldiaren antolakuntza bere gain hartu duen alderdi txiki honentzat Herri Batasunaren barne jokatzen duen papera historiaren lekukotasunak ematen diona da.

Kepa Bereziartuak dioenez " 1936tik adierazten du ezker abertzale munduan iraunkortasun bat izan dugu.

Denboraldi luze honetan gudariek asmatutako lema jarraitu dugu: Alderdia aberriaren menpe.

Honela, Altsasuko Mahaiaren sorreratik gauza guztien gainetik ENAMa indartzen saiatu gara une hartan ezker abertzalea indartzea lehen beharra baitzen.